XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi aoko ezpata zorrotza degu, ordea, aldaketari buruz aipatzen ari geran guztia.

Eskubitara bezela ezkerretara, zuzenaldera bezela oker-aldera makurtu bailiteke aldakuntzaren egoa... orra auzi bizi onen kroxka urratua!.

Iru urteren buruan `Mirentxuk Aitorri eskeiñi zion maitasunak garbitasun osorik ez zuala, ezin esan liteke egiaren mamia birao zakarrez zikindu gabe.

Emezortzi urteko neska gaztea zan Mirentxu.

Emakume osatua buruz.

Arrantzaleen bizikera ez zitzaion arrotz neskatxari.

Bizikera gogorrean oitua dala esateak ez du esan nai biotzeko gogortasunez txertatua uzten duala bizikera orri itsatsita dabillena.

Lagun bat baño geiago inguratu zitzaizkion, bai, Mirentxuri, Aitorrekiko zituan arremanak urratu naiean bezela, mutillaren jatortasuna zikindu zezaketen itz-palastak neskatxaren belarrietara jaulkiaz.

Itz makur asko sortarazi izan ditu batak besteagana degun ezin-eramanak!.

Itz garbi eta jatorrez agertu zuan Aitorrek Mirentxugana zuan maitasuna.

Egiaz agertu ere!.

Bizi-aldi goxoa gertatu zitzaion Aitorri Mirentxuren alboan ezkongaietan igaro zuan garaia.

Aurtzaroan edo gaztaroan gertatutako samintasunezko zauriak lotan bezela egon oi dira maitasun-giro xamurra inguratzen danean.

Orixe zan Aitorri gertatzen zitzaiona.

Gauza berri guztiak zaartu egiten dira lur ontan.

Maitasunik ederrena ere oitura zaarren zorroan gerta liteke, landare`aldatu-berriari bezela eguneroko begirune zaitzaillea eskeintzen ez bazaio.

Etekin gutxi eskeintzen du mundu onek utsaren truke!.

Izerdiz eta neke aundiz eskuratu bearrekoak ditu gizakiak gaillurrik laburrenak ere!.